Aurkeztutako jaiotza guztien "maila ona" nabarmendu dute epaimahaiko kideek

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 30a, 13:30

29. jaiotza lehiaketako sariak banatu ditu Danok Kide elkarteak, Blas de Lezo kaleko egoitzan. Partaide guztiek lan ederra egin dutela nabarmendu dute Eva Lizarraga eta Pedro Alzola epaimahaikideek. 21 jaiotza aurkeztu dituzte, bakarka nahiz taldeka. Eragile horretako kide den Jesus Mari Eguizabalek aurkeztu du ekitaldia, eta aipamen berezia egin die Ixabel Zuaznabar eta Paco Hitari, osasun kontuengatik bigarren maila batean aritu izanagatik aurten, urte askotan egitasmoa aurrera eramaten lagundu dutelako.

Hauek izan dira lau kategorietako saridunak:

A kategoria (6 eta 9 urte artekoak)

  • 1. saria: Brancussi akademiako ikasle talde bat.
  • 2. saria: Brancussi akademiako ikasle talde bat.

B kategoria (10 eta 13 urte artekoak)

  • 1. saria: Brancussi akademiako ikasle talde bat.
  • 2. saria: Brancussi akademiako ikasle talde bat.

C kategoria (14 eta 17 urte artekoak)

  • 1. saria: Adrian Serrano.
  • 2. saria: Brancussi akademiako ikasle talde bat.

D kategoria (18 urtetik aurrera)

  • 1. saria: Ana Barrera.
  • 2. saria: Jaione Goenaga.

Gainerako partaide guztiek ere jaso dute saria, 15 euro, jaiotza egiteagatik gastatutakoari aurre egiteko. Lehenengo edo bigarren geratu direnen lanak Muebles Azpeitia-ko erakusleihoetan ikusgai jarri dituzte, urtarrilaren 7ra arte, larunbatarekin.

Sari banaketa ekitaldia aurkeztu duen Jesus Mari Egizabalek eskerrak eman dizkie partaide guztiei, eta baita Brancussi akademiako zuzendari Jose Manuel Mongeri ere, gaztetxoenen artean jaiotzak egiteko ohitura sustatzeagatik.

Erlazionatuak