Lasarte-Oriako ordezkariak Gabonetako Nazioarteko Sariko finaletan izango dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 29a, 14:01

Gabonetako Nazioarteko Saria ari da jokatzen gaur Donostian. Lasarte-Oriako ordezkaritza izan da goizeko sailkapen probetan igerian eta horietako lauk arratsaldeko finaletan izango dira lehian: Euskal Selekzioaren izenean parte hartzen ari diren Ainhoa eta Leire Martin ahizpak eta Buruntzaldea IKTko kide Garazi Etxeberria eta Nahia Zudaire. Martin ahizpek hiruna probetan lortu dute finaletarako txartela. Ainhoak bular estiloko 50 m. eta 100 m. probetan; Leirek, aldiz, distantzi bereko bizkar estiloko saioetan eta biak lehiatuko dira 200 m. lau estiloko lehen postuengatik. Etxeberria gazteak 50 m. eta 100 m. estilo libreko finalei egingo die aurre eta Zudairek igeriketa egokituko 50 m. libreko saioari.