Esan bezala, Sasoeta ikastetxeko gimnasioko fatxada eta administrazio eraikina berrituko dituzte, eta kanpoaldeko ibilbideak aldatu ere bai, "erabiltzaileei zerbitzu egokiagoa emateko", udalak zehaztu duenez. Besteak beste, hauek izango dira aurrera eramango dituzten konponketak:
Administrazioko eraikina
- Fatxada konpondu, saneatu eta sendotzea
- Fatxaden eta atzeko patioaren kanpoaldetik isolamendu termikoa jartzea
- Estalkia konpontzea
- Fatxada nagusiaren albo batetik arrapala irisgarri bat instalatzea eta eskailerak aldatzea, irisgarritasuna bermatzeko
Gimnasioa
- Fatxada konpondu, saneatu eta sendotzea
- Sarbide nagusia aldatzea. Gaur egungo atea kendu eta hego ekialdeko fatxadan kristalezko arotzeria berria jartzea
- Barruko pitzadurak konpontzea
- Aldagelak termikoki isolatzea
- Estalkia konpontzea, ura sar ez dadin
- Ingurunea berrurbanizatzea, irisgarritasuna eta uraren ebakuazioa hobetzeko
- Besteak beste, berdegune berriak eta jolastokira jaisteko eskailerak eta abar egokitzea, bai eta bideak desnibeletatik babestea ere, baranda aproposak ipinita.