Gospel doinuak ekarriko ditu herrira gaur Sand&The Soulshine Voices taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 29a

2020ean aritu zen azkenekoz herrian Sand&The Soulshine Voices taldea.

Bi urte geroago, Sand&The Soulshine Voices taldea berriro etorriko da Lasarte-Oriara gaur, hilak 29, gospel kontzertu bat ematera. 20:00etan izango da emanaldia, kultur etxeko auditorioan. Montpellier hiritik (Frantzia) etorritako boskoteak doinu erlijiosoz osatutako errepertorioa partekatuko du ikus-entzuleekin. Sarrerek 14 euro balio dute eta kultur etxeko leihatilan eros daitezke.