Buruntza mendira igoko dira hilaren 31n

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 28a, 10:05

Urteari agur esateko plana berreskuratu du aurten Ostadar SKTko Mendi sailak, Buruntza mendira igo eta hamaiketakoa egitearena. Antolatzaileek jakinarazi dute jana eta edana jarriko dutela 10:00etatik hasi eta eramandakoa agortu arte, San Roke baselizaren alboko arkupeetan. Ttakun Kultur Elkartearekin batera aurrera eramango dute jarduera hori.