Gabon giroa herrian barrena zabaldu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 24a, 20:01

Mari Domingi eta Olentzero Zabaleta auzoan ere izan dira goizean. Auzo elkarteak antolatuta, kantu jira egin dute Basotxo plazatik abiatuta. Ondoren, leku berean, 2022an jaiotako haurrei ongietorria egin diete. Bazkalondoren, berriz, Gabonetako eskean aritu dira Erketz EDTko kideak, herri inguruko baserrietan. Girotze lanetan aritu dira ere Alboka Abesbatzako kideak, hauek erdialdeko kaleetan.