HITZAURREA

Asertibitatea da bidea

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 23a, 07:30

Urtea ixtera goazen honetan, hitzaurretxo bat prestatzeko eskatu diegu euskararen GuruBuruei. Hementxe duzue.

Kaixo Lasarte-Oriako euskotxitak! 

Beste behin ere ongi etorri gure kanalera. GuruBaga eta GuruBiga gara gu, euskararen GuruBuruak. Oraingoan, YouTube erabili beharrean, eskutitz bidez jarriko gara zuekin harremanetan, Testamentu Berrian korintiarrei eginiko gutuna bezala. Ikusten duzuenez, gure erlijioak ere, hau da, euskarak ere, moda guztiak jarraitzen ditu. Euskara dago oso itsatsia… Lottite gehiago beharko luke? Agian bai, baina erresistentzia handikoa denik ezin uka! 

Are gehiago, Lasarte-Orian zein itsatsia dagoen ikustea besterik ez dago! Gure erlijioak, euskarak, asko dauka Lasarte-Oriari eskertzeko, bertan jaio baitziren ahobiziak eta belarriprestak. Lasarte-Oria da gure Jerusalem eta gu horregatik etorri ginen. Azken hilabeteetan gure gurutzaldia (Euskaraldia) sufritzeko aukera izan dugu bertan, eta gure hitza zabaltzeko aukera eskaini zigun herriak.

Honezkero, lasarteoriatarrek badakite euskararen bidean zein urrats eman ditzaketen. Hona hemen hori konpronbatzeko test azkar bat: badakizue geure erlijioan beldurra sortzen duten gaztelerazko hiru hitz mingarriei: ___ ___ ________________ Nola erantzun, ezta? 

Batetik, euskararen arnasa hartu beharko dute: (__)RNASA. 

Eta bestetik, aditz egokiaren bila abiatu: ze zu haiek ______________, ni zu ___________, beraiek ni _______________ eta hortaz, gu zuek _____________________.
Beraz, zer izan behar gara denok? (__)URA.

Be water edo salda my friend! Eusko Jaurlaritzaren arabera, Guruburuon lana amaitu da, gurutzaldia amaitu delako. Baina, lagun, zuk eta nik, hau da, guk, ongi dakigu geure mandamentuak lepoan hartu eta aurrera jarraitu beharra dugula. Momentu zailenetan Laboa Konstruktor gogoan izan eta euskara zure baitan. 

Gure baitan, gure baitan, gure baitan __ __ __!!!

Eta urte berrian sartu baino lehen jarri erronka berri bat zuen buruari: izan daiteke txikia, izan daiteke handia, baina izan dadila: aurten Mari Domingirekin euskaraz hitz egingo dut; aurten mozkortzen naizenean txorrada guztiak euskaraz esango ditut (mozkortu gabe ere txorradak euskaraz esango ditut); aurten karneta berritu edo pasaportea egiterakoan bertako langile guztiekin euskaraz hitzegingo dut beldurra sentitu gabe… Estres linguistikorik gabe, asertibitatea erabiliz. 

Asertibitatea da bidea, asertibitateak pertsona hobeak egiten gaitu, beraz euskarak mundu hobea egiten du. 

Gu zuek maite gatzaizkiokotugu!

GuruBaga eta GuruBiga.


P.D.: Hitz egitea ongi dago e, batez ere euskaraz, baina gogoratu batzuetan Taitxi ahoa ere praktika dezakezuela ;)