Buruntzako tontorretik urteari agur esateko plana egin du Ostadar SKTk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 22a

Ostadar SKTko Mendi sailak herrian oso errotuta dagoen ohitura bat berreskuratuko du, Urte Zahar egunean Buruntza mendira igotzearena, alegia. Ttakun Kultur Elkartearekin elkarlanean, hamaiketakoa emango die tontorretik San Roke baselizara jaisten diren mendizaleei, 10:00etatik hasi eta eramandakoa bukatzen den arte.