Osakidetza zaintzeko eskatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 22a, 14:29

Argazkia: Sandra Barkaiztegi.

Lasarte-Oriako Osasun Zentroko langileek elkarretaratzea egin dute gaur, anbulategi atarian, Osakidetza defenda dezagun lelopean. Euskal Herri osora zabaldu da SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deitutako ekintza. Hori baino lehen, 11:00etan, ospitaleetako beharginek ere protesta egin dute.