Euskal Selekzioak Txileren aurka jokatu zuen hilaren 20an, Gasteizko Mendizorrotza zelaian eta 3-0 gailendu zen. Bi herritarrek parte hartu zuten neurketan eta ederki egin zuten lan. Real Sociedad taldeko Iraia Iparragirre herritarra hasierako hamaikakoan izan zen eta bigarren zatian utzi zuen lehia. Osasunako kide den Irati Urruzola, aldiz, bigarren zatian atera zen zelaira.