Banako berdinketa izan zen kadete 1. mailako derbian

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 22a, 14:00

Kadete 1. mailako derbiarekin amaitu dute urtea Ostadar SKT B eta Texas Lasartearra FC taldeek. Hilaren 18an bazkal orduan jokatu zen arren, hainbat zaletu joan ziren Michelin kirol gunera herriko taldeen buruz burukoaz gozatzera 

Bi taldeak gogoz atera ziren zelaira eta ederki borrokatu zuten garaipenaren bila. Alabaina banako berdinketarekin amaitu zen neurketa. 

Era honetara, Ostadarrek 5. multzoko hirugarren postuan amaitu du urtea bigarrenarekin puntuetara berdinduta eta Texas Lasartearra, aldiz, bosgarren da.

Maila bereko Santo Tomas Lizeoa B eta Ostadar SKT C lehia ere izan zen Herreran, hilaren 17an. 

Partida borrokatua izan zen amaieran eta urdin beltzak 2-3 gailendu ziren. 4. multzoko sailkapenean seigarren postuan dago taldea.