Biyak Bat egoitzako jaiotza bedeinkatu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 22a, 10:00
Argazkia: Isaac Farre.

Biyak Bat egoitzak jaiotza eder bat prestatu du aurtengo Gabonetarako. Bedeinkatu egin zuen Felix Garitano apaizak atzo, eta horren ostean emanalditxo bat aurrera eraman zuen Biyak Bat koruak, Jon Aizpururen zuzendaritzapean. Ekitaldia bukatu ostean, San Tomas eguna izaki, bertaratu zirenek txistorra ogitarteko bat jaso zuten.