Hilabeteotan gogoz entseatutako piezak jo dituzte Udal Musika Eskolako kideek, kultur etxeko auditorioan. Gabon kantak eta gaur egungo piezak tartekatu dituzte, eta baita klasikoren bat ere, The Police taldearen Every breath you take, kasu. Merezitako atsedena hartuko dute orain ikasleek zein irakasleek, 2023an indarberrituta itzultzeko.
2022 abe 21 Kultura