Pantaila handian ikusitakoaz hitz egin du, lehen pertsonan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 21a, 16:36
Argazkia: Javiera Bravo

Okendo Zinema Taldeak zineforuma egin zuen iragan ostiralean hilaren 16an; Mi país imaginario filma proiektatu zuen Manuel Lekuona Kultur Etxeko auditorioan. Ez zen proiekzio huts bat izan, ordea; izan ere, filmaren emanaldia amaitu ostean, bertan ikusitakoa lehen pertsonara ekarri zuen Kevin Sohail txiletarrak; oholtzara igo eta bere testigantzaren berri emanez. Ez da Txileko hiriburuan, Santiagon bizi, Concepcion hiriko Coronel hirian baizik, eta herrialdean gertatutako eztanda soziala nola bizitu zuen kontatu zien aretoan bildutakoei. Sorpresatxo batekin amaitu zuen gainera bere parte hartzea. Gitarra eskuetan, Victor Jara musikasi txiletar eta entzutetsuaren El arado abestia kantatu zuen, tarteka euskaraz ere bai.