Buruntzaldea IKTko igerilariek ederki egin ziete liga ezberdinetako hitzorduei

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 21a

Nahia Zudaire, Mareastur Openeko podiumean. Arg.: FEDEMA.

Buruntzaldea IKTko kideek hiru hitzorduri egin zieten aurre hilaren 17 eta 18an. Igerilari guztiek ederki egin zieten aurre euren ligako erronka ezberdinei; Oviedon, Hernanin eta Ordizian izan ziren lehian igeriketa eta marka ugari ondu zituzten. Nahia Zudairek gainera Munduko txapelketarako guxieneko berria lortu du

Nahia Zudairek Igeriketa egokitutako AXA Ligako azken jardunaldia jokatu zuen Oviedon, Mareastur Nazioarteko Openean. 

Hiru probatan egin zuen igeri Zubietako gazteak – estilo libreko 200 m. eta 400 m. probak eta 200 m. lau estiloak – eta hiruetan izan zen podiumeko gorenean. Horrez gain, Munduko Txapelketarako gutxieneko berri bat lortu zuen 400 m. libre proban, 05.09,98 eginez.

Ez zen asteburuko lehiaketa bakarra izan. Hilaren 17an, igeriketa taldeko helduenek Neguko Ligako 4. jardunaldia jokatu zuten Hernanin; alebinek ere euren ligako hitzordua izan zuten. 

Hernanin 11 taldekide izan ziren lehian eta horietatik hamarrek euren markak ondo zituzten; guztira 20 markak pertsonal berritu zituzten: 

  • Iker Gorostegui: 100 m. bular, 01.20,72 eta probako 50 m. pasea, 38.11; lau estiloetako 100 metro, 01.08,59.
  • Alba Escribano: lau estiloetako 100 m., 01.24,85.
  • Saioa Elola: 50 m. libre, 30.23.
  • Mayi Gorostegui: 100 m. bular 01.39,50 eta proba horretako 50 m. pasea , 47.49.
  • Irati Etxeberria: 50 m. tximeleta, 39.84.
  • Garazi Etxeberria: 100 m. bizkar, 01.10,96 eta proba horretako 50 m. pasea, 34.48; 200 m. bular, 01.51,90.
  • Miren Sarobe: 800 m. libre, 10.12,90 eta 50 m. tximeleta, 32.94.
  • Nora Miguelez: 50 m. libre, 39.96; 200 m. libre, 02.57,60 eta proba horretako 100 m. pasea, 01.29,27; 50 m. tximeleta,  44,66.
  • Amaiur Iparragirre: 50 m. libre, 36.53.
  • Ane Meyer: 50 m. libre, 36.52 eta lau estiloetako 100 metro, 01.41,19.

Igeriketa taldeko arduradunek kide guztiak lan txukuna egiten ari direla adierazi dute: "Ia denek hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu geratu dira". 

Bestalde, Ordizian alebin mailako bost kidek parte hartu zuten euren ligako saioan. Oinarrizko probak 200 m. bizkar eta 100 m. tximeleta izan ziren adin guztietarako. Mutilek gainera estilo libreko 4x100 m. erreleboa ere izan zuten.

Buruntzaldeako arduradunek jakitera eman dutenez, igerilariak "oso gogotsu" aritu ziren eta "maila ona" erakutsi zuten; bizkar zein tximeleta estiloei beldur gabe egin zioten aurre. Erreleboan ere "lan ona" egin zuten.

Gazteek egindako marken artean gainera Iñaki Garciak 200 m. bizkar proban lortutako 02.27,65 nabarmendu dute kirol taldeko prestatzaileek, taldeko 13 urteko errekor berria baita.

 

Neguko Ligan (ezker) eta alebin ligan (eskuin) lehiatu ziren Buruntzalea IKTko igerilariak. Arg.: Buruntzaldea IKT