Eguzki Arkupe Rehabilitaciones taldeak partida zaila zuen hilaren 16an, Maialen Chourraut kiroldegian. Egun sailkapeneko buru dagoen Egintza izan zuen aurrez aurre Josu Lopezen taldeak.
Egintzak ongi baliatu zituen etxeko taldearen hutsak markagailuan gailentzeko.Defentsa eta ate azpian ere lan ederra egin zuen aurkariak eta Eguzkiren erasoak zapuztu zituen behin eta berriro. Ahaleginak ahalegin 1-6 galdu zuen etxeko taldeak.
Kanporatua
Hilaren 9an ere, Josu Lopezek jokalariek ez zuten zorterik izan eta Kopatik kanpo geratu ziren.
Lehiaketako final laurdenetan Herrikide izan zuen aurrez aurre Tolosako Eskolapioak ikastetxean. Nahiz eta atezainik gabe joan partida jokatzera, Lasarte-Oriako taldeak estuasun ugari sortu zizkien tolosarrei. Etxeko taldeak egin zuen aurrera 6-3 irabazi ostean.
Hitzorduz betetako abenduaren ostean, Josu Lopezen taldeak bi asteko etena du.