Pandemiak eragindako egoeraren ostean, aurtengo Gabonak ohiko formatu eta kolorea hartzen ari dira. Itzuli diren ekimenetako bat da Eguberrietako Haur Parkea, Michelin pilotalekuan eta alboko tenis pistan egongo dena urtarrilaren 4ra arte. 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara zabalduko dute, egun batzuetan salbu: goizez irekiko dute hilaren 24an zein 31n eta urtarrilaren 4an, eta hilaren 25ean nahiz urtarrilaren 1ean itxiko.
Servicios Globales Araba SL enpresari adjudikatu dizkio lanak udalak, bi urterako. Aurrekontua 64.000 euro (BEZa kontatu gabe) izango da.
