Iparraldeko taldea garaikurra eramateko faboritoa zen; Aizpea Racamonde herritarra kide duen Gaztedik ez zuen amore emango, ordea.
Bi taldeak indarrez atera ziren zelaira. Partida parekatuta izan zen eta azken minutura arte, Gaztedi garaipena lortzeko borrokan aritu zen arren, Villaneuve de Marsanek eraman zuen saria.
Finalaren aurrekari modura, Euskal Ligako zazpigarren jardunaldiko norgehiagokaz ere gozatu zuten errugbi zaletuek. Paola Vega herritarraren Hernani Durango Rugby Taldearen aurka neurtuko zituen indarrak. Bi taldeek ederki borrokatu zuten eta 10-14 amaitu zen partida.
Neguko txapeldun
Bestalde, Frantziako Espoirs edo etorkizuneko mailan, Saint Jean de Luz Olympique taldeak bere multzoko buru bezala amaitu du neguko liga, Rugby Club Auchekin puntutan berdinduta. Donibane Lohitzuneko taldean Alex Saleta herritarra ari da lehian.
Hilaren 11n jokatu zuten ligako azken jardunaldia. Hamabostekoan izan zen herritarra eta entsegu bat ere egin zuen US Tyrosse talderen aurka.