Azaldu dutenez, Rural Kutxako 393 beharginek parte hartu dute aipatu egitasmoan, eta beste hainbeste adingaberi banatuko dizkiete jostailuak. Horietatik 24 lasarteoriatarrak izango dira. Entitate horrek Lasarte-Orian duen bulegoan aurkeztu dute ekimena. Bertan izan dira Agustin Valdivia alkatea eta Gizarte Zerbitzuetako buru Lourdes Acevedo.