Herritarren erantzun "bikaina" eskertu du PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 20a, 14:09

Jostailu ugari bildu ditu PSE-EEk aurten ere. Argazkia: Lasarte-Oriako PSE-EE.

Aurtengo jostailu bilketa kanpaina amaitu eta gero, Lasarte-Oriako PSE-EEk eskerrak eman dizkie herritarrei. Zehaztu du 60 familia inguruk parte hartu dutela. Joko, panpin eta antzeko material asko jaso dutenez, GKE bat arduratuko da hori guztia premia duten pertsonei banatzeaz, ostegun honetan, Andapa kalea 1 zenbakidun lokalean, 17:00etatik 19:00etara.

Alderdi sozialistaren kanpainaren helburua da familia txiroenek ere jostailuren bat eman ahal izatea euren seme-alabei, data berezi hauetan.