Buruntzaldea IKTk Kudeaketa Aurreratuaren diploma jaso du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 20a

Borja Apeztegia, diploma jaso ostean. Arg.: Buruntzaldea IKT

Buruntzaldea IKTk igerilekuetatik kanpo ere badu berririk. Hilaren 14an, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariak banatu ziren Donostiako Kursaalean. Sariez gain, 38 erakundek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma jaso zuten; horien artean, Buruntzaldea Igeriketa eta Kirol Taldea izan zen. Borja Apeztegia arduradunak jaso zuen agiria. Brontzezko kalitate ziurtagiria lortzeko bidean aurrrerapausoa eman du kirol taldeak.