Basamortuan bizia landatzen

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 17a, 19:07

Gorakada Teatroa taldeak Zuhaitzak landatzen zituen gizona antzezlanaren emanaldia egin du larunbat arratsaldean kultur etxean. Nor den jakin nahian bidaian dabilen gazte batek Elzeard Bouffier artzainarekin topo egingo du landaretzarik gabeko Provenzako landa inguruan. Zuhaitzak landatu eta landatu dabilela azalduko dio bisitariari, 10.000 haritz hazi erein ditu, basoa berritu eta lurra salbatzeko nahian. Bere bidearekin jarraituko du gazteak, baina ezingo du Elzeard ahaztu. Lehen Mundu Gerran borrokan aritu ondoren, bueltatuko da, eta hala egingo du urtero, hazten ari den basoa ikusteko.