
Txileren aurkako neurketako deialdia. Arg.: Euskadiko Futbol Federakundea.
Euskal Selekzioak hilaren 20an Txileren aurka jokatuko duen partidarako deialdia aurkeztu du gaur. Jokalarien artean, bi herritar daude deituak defentsa lanetarako: Real Sociedad taldeko Iraia Iparragirre eta Osasunako kide den Irati Urruzola 'Urru'. Neurketa Mendizorrotzan jokatuko da, 19:00etan. Sarrerak Euskadiko Futbol Federazioko webgunean eta Bakonia Alaves Store Dendan, Gasteizen. Egunen bertan ere 17:00etatik 19:30era Mendizorrozako lehiatilan erosi ahalko dira txartelak.
