Ostadar SKTk eta Ges Aseguruak-ek babes akordioa berritu dute

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 16a

Imanol Bardají -Ostadarreko lehendakaria-, Joxe Pikabea -futboleko koordinatzailea- eta Kristina Arteaga, Geseko arduraduna. Arg.: Ostadar SKT.

Ges Aseguruak-ek Ostadar SKTrekin duen hitzarmena berritu du. 2006-2007 denboralditik bide lagun izan du kirol elkarteak aseguruetxea. Ostadarreko ordezkariak pozarren agertu dira akordio berritzearekin, “Ges Aseguruakek eskaintzen digun laguntza ezinbestekoa da. Ges gazteen taldeko babeslea izateaz gain, Ostadarrek burutu nahi duen kirol egitasmoari laguntzen dio. Modu batera edo bestera, herriko hainbat enpresa eta merkatari ari zaizkigu laguntzen. Hauei ere eskerrak eman behar dizkiegu gure egitasmoan sinesteagatik eta urtetik urtera gurekin jarraitzeagatik”. Hitzarmen sinatzean Imanol Bardaji Ostadarreko lehendakaria, futboleko koordinatzaile Joxe Pikabea eta Kristina Arteaga, Geseko arduraduna izan dira.