Eguberrietako argiak piztu ditu Lasarte-Oriako Udalak. Duela pare bat egun prentsaurreko batean iragarri bezala, astelehenetik ostegunera 23:00etan itzaliko dituzte, eta ostiraletan nahiz larunbatetan, 00:00etan. Hilaren 24an, 31n eta urtarrilaren 5ean, berriz, ez dituzte amatatuko gau osoan. LED argiteria erabili dute aurten ere, eta ohi baino bost egun geroago martxan jarri. Neurri horiekin, "%65 energia gutxiago" gastatuko dutela esan dute, 325 ordu gutxiagoz piztuko dituztelako apaingarriak.