Ostadar Saskibaloi eskolako gaztetxoak Beasain eta Legazpian lehiatu dira

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 15a

Ostadar Saskibaloi eskolako talde ezberdinak asteburuan. Arg.: Ostadar Saskibaloia

Ostadar Saskibaloi eskolako kideek bi topaketa izan zituzten asteburuan. 50 bat jokalari daude aurten eskolan eta arduradunak pozarren daude kopuruarekin.

Beasaingo Antzizar Kiroldegian bildu ziren 2014 eta 2013 urtekoko taldeak. Zazpi minutuko lau laurdeneko bi partida jokatu zituzten txikiek. Ordizia eta Beasain izan zituzten aurkari talde urdin-beltzako kideek.
 
2012ko urteko eta Mini kategoriako jokalariak, aldiz, Legazpiko Bikuña kiroldegian batu ziren. Ostadarrek hiru talde aurkeztu dituen.
 
2012ko Ostadar Urdinak Bera Bera eta Oiarsoren aurka lehiatu ziren. Askatuak eta Oiarso taldeei aurre egin zien urte bereko Beltzak taldeak eta Mini mailan, Añorga eta Luberri izan ziren aurkariak.
 
Endika Marrahi saileko arduradunak azaldu duenez, "aurten formatua aldatu dute. Topaketak egoitza ezberdinetan egingo dira. Oraingoan Besain eta Legazpia izan dira". Aldaketa hori erakargarria dela nabarmendu du: "Jokalariek gehiago jolasteko aukera dute". Hurrengo topaketa urtarrilaren 22an izango da.
 
Saskibaloi eskolako arduradunak pozarren daude harrobian dituzten talde kopuruarekin. "Aurten 50 bat gazte ditugu bost talde ezberdinetan banatuta", jakinarazi du Marrahik.