Proposamen horiek guztiak Inauterietako bileretan parte hartzen duten konpartsa eta herritarrekin elkarbanatu ditu udalak, eta, lehen aukeraketan hamalauko zerrenda osatu zuten. Horiek bigarren aldi batean aztertu eta gero, hiru gai izan dituzte eskuartean, eta, horietatik erabaki dute Filmak izatea.
Egitarauari dagokionean, lanean ari direla nabarmendu du, eta oraindik informazio gehiegirik aurreratu ezin duten arren, hori zabaltzeko asmoa agertu du.