Abiadura proban, Alex Alkain (7,35), Unax Riezu (7,57), Oinatz Almagro (7,76) eta Dunixe Muñoz (8,91) fin ibili ziren. Pisua jaurtitzen, aldiz, Nora Manzanalek (8,11 m.) eta Aiala Ramosek (8,78 m.) euren markak hobetu zituzten.
Bestalde, hilaren 4an, eskolarteko topaketa izan zen Hernanin. Taldeko kirolari gutxik parte hartu arren, fin ibili ziren gaztetxoak. Eider Redondo infantilak 220 m. hesi proban egindako 32,6 marka nabarmentzen dute Ostadarreko prestatzaileek.