Ostadar SKTk bazkide kanpainari ekin dio

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 14a

Arg.: Ostadar SKT.

Ostadar SKTk abenduaren 22ra arte bazkide berriak egiteko kanpaina abian jarri du. Herriko kirola eta ekonomia sustatzen proiektuan parte hartzera animatzen ditu herritarrak, bai bazkide gisa, baita boluntario gisa ere. Horretarako ostadar@ostadarskt.eus helbidera mezu bat bidali behar dute interesdunek. Hiru bazkidetza mota ditu elkarte urdin-beltzak adin txikikoek 15 euro ordaindu behar dituzte eta 18 urtetik gorakoek, aldiz, 25 euro. Familiek ere kuota propio dute: 50 euro. Era berean, bazkide direnei euren laguntza bihotzez eskertzen die kirol elkarteak: "Kirol egitasmo hau gauzatu ahal izateko zuen babesa ezinbestekoa baita".