Lasarte-Oriako Udalak ur festa antolatu du Gabonetarako. 5 eta 12 urte arteko haurrek plisti-plasta aritzeko aukera izango dute Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan, hilaren 28an, 10:00etatik 12:00etara. Bazkide direnek ez dute ezer ordaindu beharko jarduera horretan izena emateagatik; bazkide ez direnak, aldiz, 4 euroren truke inskriba daitezke.