Buruntzaldea IKTk urtea amaitzeko benjamin eta infantil sariketa batean parte hartu ohi du. Aurten, hilaren 3an, taldeko hamasei haur Tolosan jokatu zen Paco Sanchez sarian lehiatu ziren.
Txikienek proba berrietan parte hartzeko aukera izan zuten. 2014an eta 2013an jaiotakoek, estilo ezberdinetako 50 metroko proba batean egin zuten igeri.
2012an jaiotako igerilariek eta 2011 urteko mutilek ere saio bakarrean parte hartu zuten. Horiek 100 metroko proba bat edo lau estiloko 200 metroko lehia zituzten aukeratzeko.
Zaharrenek –2011 urteko neskak, 2010 urteko zein 2009 urteko mutilek–, aldiz, bitan egin zuten igeri. Horiek estilo ezberdinetako 100 edo 200 metroko bi saio egin zituzten.
Ederki aritu ziren guztiak eta igerilarietako batzuk domina jantzi zuten:
|
Urrea |
Zilarra |
Brontzea |
|
Axel Fuertes, 50 m. tximeleta Ibon Elola, 100 m. tximeleta Iñaki Garcia, 100 m. bizkar eta 100 m. libre Aitor Ormazabal, 200 m. lau estilo Ibon Elola, 200 m. lau estilo |
Ohian Matute, 100 m. bular Mario Amantegi, 200 m. lau estilo |
Liher Albizu, 100 m. libre Ohian Matute, 200 m. lau estilo
|
Horien artean, igeriketa taldeko prestatzaileek Iñaki Garciak 100 m. libreetan lortutako marka pertsonala nabarmentzen dute; 13 urteko talde errekor berria ezarri du.
Euskal Herriko txapelketa
Hilaren 11n, bestalde, Distantzia Luzeko Euskal Herriko txapelketa antolatu zuen Buruntzaldea IKTk. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa zein Errioxako igerilariak Bildu ziren bertan; igeriketa taldeko ordezkaririk ez zen egon, ordea.
Infantil kategoriako gaztetxoek 2.000 metroko proba jokatu zuten; junior eta absolutu mailako lehiakideek, aldiz, 3.000 metroko saioa izan zuten.
Honakoak izan ziren garaileak: Infantil maila, DN Portugaleteko Xabier Ramos eta Ariadna Malo Amaya CDko; Junior 1. Kategoria, Getxo Igeriketa Bolue KEko Eneko Salina eta CN Menditxoko Maialen Castellano; Junior 2 maila, Gaizka Landa Getxo Igeriketa Bolue KEko partaidea eta absolutuetan Eibar Igerixan taldeko Asier Gomez izan zen lehena.
