2022/12/17 18:00

Ospakizuna

Siglo20 tabernak 26 urte

Siglo20 tabernak 26 urte
Siglo20 taberna (Pablo Mutiozabal kalea, 4), Lasarte-Oria

Arratsaldeko seietatik hasi eta itxi arte, Siglo20 tabernak hainbat jarduera aurrera eramango ditu larunbat honetan, 26 urte bete dituela ospatzeko: jateko eta edatekoa doan biltegia hutsik utzi arte, DJen emanaldiak eta ikus-entzunezko "berezi bat". Pablo Mutiozabal kaleko establezimenduaren jabeek herritarrak animatu dituzte ekimenetan parte hartzera.

EGITARAUA
  • Jateko eta edatekoa doan, agortu arte.
  • JL Vision sortzailearen eskutik, ikus-entzuleak "aho zabalik" utziko dituen emanaldi bat.
  • Musika zuzenean: Paolo Solo DJ, DJ Horn, Txess eta Eneko Nanclares.