Festa batekin ospatuko du 26. urteurrena Siglo20 tabernak, larunbatean

Txintxarri Aldizkaria

Arratsaldeko seietatik hasi eta itxi arte, Siglo20 tabernak hainbat jarduera aurrera eramango ditu larunbat honetan, 26 urte bete dituela ospatzeko: jateko eta edatekoa doan biltegia hutsik utzi arte, DJen emanaldiak eta ikus-entzunezko "berezi bat". Pablo Mutiozabal kaleko establezimenduaren jabeek herritarrak animatu dituzte ekimenetan parte hartzera.

EGITARAUA
  • Jateko eta edatekoa doan, agortu arte.
  • JL Vision sortzailearen eskutik, ikus-entzuleak "aho zabalik" utziko dituen emanaldi bat.
  • Musika zuzenean: Paolo Solo DJ, DJ Horn, Txess eta Eneko Nanclares.