Hauek izan dira saridunak:
- Urtarrila: Jose Manuel Arreal.
- Otsaila: Almudena Iglesias.
- Martxoa: Iban Urkizu.
- Apirila: Maria Rosa Marcos.
- Maiatza: Carolina Prieto.
- Ekaina: Maria Rosa Marcos.
- Uztaila: Maitena Tellaetxe.
- Abuztua: Evgenii Modin.
- Iraila: Carolina Prieto.
- Urria: Jose Angel Hidalgo.
- Azaroa: Gorka Lizaso.
- Abendua: Oscar Perez.
Ekitaldi bat egin du udalak, aipatutako herritarrei sariak emateko. Bertan izan dira Agustin Valdivia alkatea eta Sozioekonomia batzordeburu Nuria Fernandez. Argazkilariek egindako lana goraipatzeaz gain, egutegia egiteko lehiaketa bat aurrera eraman izanaren helburua azpimarratu dute: "Herritarren parte hartzearen bidez, Lasarte-Oriako espazio eta uneak islatu ditugu".
Egutegien banaketa
Udal ordezkariek zehaztu dute datorren astean hasiko dela udala egutegiak banatzen; lanak Sei Express enpresari adjudikatu dizkio, 1.500 eurotan. Diseinu eta inprimatze lanak Graficas Ganboa-k burutu ditu; aurrekontua 9.994 eurokoa izan da.
Egutegiaren azalerako azaroko argazkia aukeratu dute, eta 150 euroko saria jaso du egileak, esan bezala, erosketa txarteletan. Gainerako 11 irabazleek 100 euroko bonu bana poltsikoratu dute.
Arestian esan bezala, 64 argazkiren artean aukeratu behar izan du epaimahaiak. Orotara 70 irudi aurkeztu dituzte herritarrek Lasarte-Oria zure objektiboan lehiaketara, baina horietatik sei kanpoan utzi behar izan dituzte antolatzaileek, baldintzak betetzen ez zituztelako. Udalak jakinarazi du "argazkigintza zein irudigintza arloetako profesionalek" osatu dutela epaimahaia. Honako hauek izan dira baloratu dituzten ezaugarriak: kalitate artistikoa (hamar puntu, gehienez), teknika (bost puntu) eta gaiarekiko harremana (puntu bat).
Valdiviak eta Fernandezek lasarteoriatarrak animatu dituzte herriari buruzko argazkiak egiten jarraitzera. "Lehiaketari eutsi nahi diogu, datozen urteetako egutegiak Lasarte-Oriako irudiekin osatzeko".