Jon Presa herritarra bigarren izan da Txindoki krosean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 13a

Jon Presa (ezkerreko mailan), kroseko podiumean. Arg.: Txindoki Atletismo taldea.

Aloña-Mendi taldeko Jon Presa herritarrak Txindoki Krosean parte hartu zuen hilaren 11n eta podiumeko bigarren mailara igo zen. Maila federatuko eta eskolarteko 300 bat korrikalari bildu ziren Ordiziako Oiangu parkean. Absolutu mailan, Daniel Martinez iruindarra buru izan zen proba erditik aurrera eta bakarrik iritsi zen helmugara (27.33). Jon Presa herritarra lehen hamar postuetan ibili zen lehian eta azken itzulian pixkanaka postuak irabazten joan zen. 27.46 denbora eginez, lasterketako bigarren izan zen.

Jon Presa, Txindoki kroseko momentuetako batean. Arg.: Txindoki Atletismo Taldea.