2023/01/08 18:30 - 20:00

Ikuskizuna

XII. Errezitaldia

XII. Errezitaldia
Oriako kapera, Lasarte-Oria

Harresi Guztien Gainetik egitasmoak iragarri du XII. Errezitaldia egingo duela datorren urteko urtarrilaren 8an, igandez, Oriako Karmengo Ama kaperan 18:30ean. "Iazko esperientzia politaren ondoren, berriro ere eszenatoki polit, jaso eta goxo horretan ariko gara; ekitaldia denon gustukoa izatea espero dugu", adierazi dute antolatzaileek. 'Bazterturiko ahotsen mosaikoa osatzen' lelopean, espetxea eta kalea lotzen dituen hariak "maitasunetik eta elkartasunetik" josiko dituzte, beste behin. Sarrera doakoa izango da.