Jostailuak bilduko ditu Lasarte-Oriako PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 12a

Urtero legez, Lasarte-Oriako PSE-EEk jostailuak biltzeko kanpaina jarri du martxan, "herriko pertsona behartsuenei" laguntzeko askoz. Parte hartu nahi dutenek hilaren 19ra arteko epea dute Kalbario bideko 7. zenbakiko egoitzara joan eta joko, ibilgailu eta bestelakoak uzteko. Trukean, bizikleta bat irabazteko zozketan parte hartuko dute.

Jasotako jostailuak Lasarte-Oriako zenbait Gobernuz Kanpoko Erakunderi emango dizkie sozialistek, premia gehien duten bizilagunen artean bana ditzaten. Kanpainan parte hartzen dutenek bizikleta bat irabazteko zozketan parte hartuko dute; herritar bakoitzak txartel bat jasoko du. Hilaren 22an zozkatuko duten Gabonetako Sari Nagusiaren azken bi zenbakiekin bat datorren txartelak irabaziko du saria. 

Esan bezala, jostailuak Froilan Elespe herriko etxera eraman behar dituzte lasarteoriatarrek, 17:00etatik 19:30era, hilaren 19ra arte, astelehena.