Bazkide kanpainari ekin dio LOTME elkarteak

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abenduaren 9a

Zenbait mendizale, LOTMEk antolatutako mendi festetako batean parte hartzen.

Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteko arduradunek iragarri dute martxan jarri dutela bazkide kanpaina: lagun berriak bilatzeaz gain, dagoeneko eragileko kide direnen partaidetza berrituko dute. "Aurreko urteetako tarifak mantendu ditugu, prezio herrikoiak. Anima zaitezte gugana etortzera!", adierazi dute.

LOTMEko zuzendaritzako kideek zehaztu dutenez, elkarteko bazkide izateak "abantaila asko" ditu, batez ere klubak antolatutako ekimenetan parte hartzerakoan onurak izatearena. "Horrez gain, naturaren maitale den talde bateko kide izan daitezke mendizaleak, kirol jarduera asko egin giro zoragarrian". 

Bazkide izateko aukeraz aparte, LOTMEko arduradunek gogorarazi dute elkartearen bidez federa daitezkeela mendizaleak. "Lizentzia egiteak abantailak besterik ez ditu, eta istripuek eragindako kalte ugari saihesten laguntzen du".