Lasarte-Oriako San Silvestre lasterketaren seigarren aldia antolatzen ari direnek iragarri dute aurtengo berrikuntza nagusietako bat ordu aldaketa izango dela: arratsaldean egin beharrean, goizez aurrera eramango dute, 12:30etik aurrera, hilaren 31n. Jakinarazi dute parte hartu nahi duten herritarrek Roch the Sport atarian izena eman dezaketela.