Zudairek 100 metroko hiru proba egin zituen lehiaketan eta hiruetan finalerako sailkatu zen.
Bular estiloko lehian lortu zuen emaitzarik onena; bai sailkapenean, baita finalean ere SB7ko Espainiako errekorra egin zuen Zubietako igerilariak. Eta 01.41,83 markari esker, 2023an Manchesterren lehiatuko den Munduko txapelketan izango da Buruntzaldea IKTko kidea.
Estilo libreko proban 01.09,81 denbora egin zuen eta bizkarreko saioan, aldiz, 01.35, 07.
Garazi Etxeberriari dagokionez, estilo libreko 50 m. eta 100 m. saioei, 100 m. bular eta lau estiloko 200 metro probei egin zien aurre; estilo libre zein lau estiloetako lehietan B finaletarako sailkapena lortu zuen. Bere markak honakoak izan ziren: 50 m. libre, 28,03; 100 m. libre, 01.00,87; 200 m. lau estilo, 02.36,42 eta 100 m. bular, 01.23,93.
Bakarkako saio horiez gain, 4x100 m. erreleboko Gipuzkoako azken postan ere izan zen igerian eta laukoak bosgarren postua eskuratu zuen.