Zarauzko Bikote mistoen 43. krosa jokatu zen atzo. Aritzbatalde kirolde parean 550 bikote hartu zuten irteera; horien artean hainbat lasarteoriatar edo herriko taldeetako ordezkariak lehiatu ziren 7,5 kilometroko proban. Judith Otazua gernikarra eta Jon Unzueta durangarra (27:51) izan ziren garaileak. Lasarte-Oriako ordezkarien artean, ibilbidea egiten azkarrenak Trinko taldearen Itsaso Tolosa-Asier Gorostegi bikotea izan zen; hamahirugarren postuan (31.16) amaitu zuten proba.