Halterofiliako Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatu zen hilaren 3an Zarautzen. Zarautz, Irun eta Zizurkilgo Danok Danena taldeak izan ziren lehian; Zizurkilgo talde izan zen nagusi gizonezko (1.698,03 puntu) zein emakumezko (1.065 puntu) mailan. Danok Kideren taldean Pablo Ucero herritarrak parte hartu zuen eta bere harritxoa jarri zuen zizurkildarren garaipenean; abiadan 94 kilo jaso zituen eta bi denboratan, aldiz, 116 kilo.