Joan den urriaren 20an salaketa jarri zion herritar batek aipatu egitasmoari, hamahiru egun lehenago Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarritako dokumentazioan egitasmoaren ingurumen inpaktuari buruzko azterlanerako bederatzi eranskin falta zirelako. "Falta ziren txostenen artean, aipatzekoa da joan den urteko abenduan Gipuzkoako Diputazioko Basa Animalien eta Landareen Zerbitzuak egindako txostena, zeinetan kritika gogorra egiten dion proiektuari, Oriako itsasadarreko babes bereziko eremuan eragingo lituzkeen kalteak direlako aintzat hartuak izan".
Arduraduna, salatzailearekin harremanetan
Herritar horrek jakinarazi duenez, Garraio Azpiegituren arduradun Jabi Bereziartua berarekin jarri zen harremanetan azaroaren 14an, honakoa adierazteko: "Arrazoi guztia duzu, giza akats batengatik ez genuen webguneko estekan dokumentazio guztia jarri". Egun berean, erakunde horrek jakinarazi zuen alegazioak aurkezteko epea luzatu egingo zuela hilaren 28ra arte, asteazkenarekin.
Urrats hori egin nahi duen pertsona orok webgune honetan topatuko du dokumentua. "Ingurumena hondatzeak eta azpiegitura lan handietan gobernuek egin ohi dituzten gehiegikeriek kezkatzen gaituen norbanako eta talde guztiei dei egiten diegu alegazioak izenpetzeko". Halaber, aferari buruzko iritzia eman edo proposamenak egiteko, 695 71 55 10 telefono zenbakiarekin harremanetan jar daiteke.