Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko (LOKE) Asier Sagasti judokak Espainiko txapelketa lehiatu du hilaren 3an. Madrilen jokatu zen lehiaketan hiru borroka egin zituen herritarrak eta 100 kilo azpiko mailan zazpigarren postuan amaitu zuen. Ez zuen hasiera erraza izan Sagastik. Gerora Espainiako txapeldun izango zen Carlos Centeno kantabriarraren aurka lehiatu zuen lehen saioan. Gogor borrokatu arren, ezin izan zuen urrezko dominaren bidean aurrera egin. Bigarren aukeran, Peio Cazorla Vicente errenteriarra gainditu zuen eta Pedro Jimenez madrildarrak brontzezko dominaren borrokarako ateak itxi zizkion.