'Belarri bero, bai esan?' ikusi dute Gaztelekuan

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 20:15

Zehar kablea taldearen Belarri bero, bai esan? websaila ikusteko aukera izan da gaur arratsaldean Gaztelekuan. aSunak talde feministak gonbidatuta, sei atalak ikusi eta hiru zuzendarietako birekin hitz egiteko aukera izan dute bertaratutakoek. Aretoa bete da, eta  babesa emateko kamisetak erosi edo bakoitzak nahi zuen ekarpena egiteko aukera izan dute ikus-entzuleek. Izan ere, sortzaile gazteak lagundu eta babesteko xedez aurrera eraman baitute emanaldia. Datorren urteari begira, lau emakume protagonista dituen telesaila Internetez nola zabaldu aztertzen ari direla aurreratu dute Zehar kableako kideek.