LOTMEko kideek Txindokira egingo dute irteera

Arg.: LOTME.

 Lasarte-Oria Trail Mendi elkarteak abenduaren 18an Txindoki mendira irteera antolatu du. Jarduera doakoa da bazkideentzat eta bazkide ez direnek 10 euro ordaindu behar dituzte. Izena ematea www.lasarteoriatrail.com webgunean egingo da eta abenduaren 15ean bukatuko da inskribatzeko epea. Informazio gehiago LOTMEren webgunean eskuratu daiteke.