Futbol taldeek zori ezberdina izan zuten Michelin kirol gunean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 11:00
Infantil Ohorezko Mailako Ostadar SKTren eta Tolosaren jokalariak, baloiari begira.

Ostadar SKT eta Texas Lasartearra futbol taldeetako askok atsedena izango dute asteburu honetan. Aurreko jardunaldian, aldiz, guztiek jokatu zuten neurketa eta emaitza ezberdinak izan zituzten. Etxean jokatutako bederatzi partidetatik, esate baterako, bi irabazi, hiru berdindu eta lau galdu zituzten

Ostadarren erregional mailako hiru taldeek etxean jokatu zuten. Erregional ohorezkoak bana berdin du zuen Beti Gazteren aurka; erregional gorenak Orioko garaitu zuen 1-0 eta 1. erregionalak, aldiz, aurkako emaitza izan zuen Urnietarekin, 0-1.

I. jubenil mailako bi talde izan ziren Michelin kirol gunean lehian. Ostadar Bk Amara Berri izan zuen aurkari eta 5-0 irabazi zuen. Texas Lasartearrak, aldiz. ezin izan zuen Orioko garaitu, 1-2.

Bana berdindu zuten kadete mailako C taldeak eta infantil F8ak. Eta 0-4 galdu zuten ohorezko infantil eta infantil A taldeak.