Ostadar Saskibaloi sailak Baskonia ikusteko irteera antolatu du

Txintxarri Aldizkaria 2022ko abe. 2a, 18:00
Arg.: Ostadar Saskibaloia.

Ostadar saskibaloi ataleko kideek jakinarazi duenez, Baskoniaren neurketa ikusteko irteera berreskuratuko dute aurten. Hilaren 29an, ostegunarekin, jokatuko den Euroligako Baskonia-Real Madrid partidaz gozatuko dute izena ematen duten zaletuek. Norgehiagoka ikusi nahi duten helduek 25 euro ordainduko dituzte; 14 urte azpikoek, aldiz, 20 euro. Prezioan sarrera eta autobusa daude barne. Autobusa 17:00etan aterako da Michelin kirol gunetik eta itzulera 22:00ak aldera izango da. Izen ematea Ostadarreko bulegoan (Geltoki kalea 25) egin behar dute, astean zehar, 17:00etatik 19:00etara. Plaza mugatuak izango direla jakitera eman dute saskibaloi ataleko kideek.