Berdintasuna landu dute, ipuinen bitartez

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 30a, 11:16

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira Lasarte-Oriako Udalak antolatutako egitarauaren barruan, ipuin kontalari saioaz gozatu ahal izan dute herriko gaztetxoek. Berdintasun gaiak lantzen dituzten liburuak irakurri dizkie Mari Garcia Loredo ipuin kontalariak, eta giro atseginean igaro dute arratsaldea.