Euskararen Eguna ospatzeko, luntxa eta kantu jira egingo dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2022ko aza. 29a, 14:33
Xumelako kideek kantu jira egingo dute Oaintxe in deu txaranga eta trikitilariekin batera.

Lasarte-Oriako Udalak eta Ttakun Kultur Elkarteak jarduera pare bat antolatu dituzte Euskararen Eguna ospatzeko, larunbat honetan, abenduak 3. 11:00etan, Ttakunenean, hamaiketakoa egingo dute ordu erdi geroago hasiko den kantu jiran parte hartuko dutenek: Xumela korua, Oaintxe in deu txaranga eta trikitilariak. Indarrak hartu ostean, erdigunean barrena ibiliko dira herria girotzen.